Guri buruz

3 hitz daude Koba Liveko taldea definitzen dutenak: Zintzotasuna, grina eta bihotza

Suugar Musika Elkartea 2022

Suposatzen dugu gure historia ez dela beste batzuenaren desberdina, baina gurea da eta banderapean daramagu harrotasun handiz.

Sugaar Musika Elkartea Koba Live jaialdiaren atzean dagoen kultur elkartea da metal musikarik gabe bizi ezin den ero talde batek osatua.

Denok argi genuen gure ametsetako bat errealitate bihurtu nahi genuela:
jaialdi bat gure lurraldean, non jaio eta hazi garen.

Lan gogorra izan zen, harik eta Kobak Abadiñon zuen ahalmena erakusteko aukera eman ziguten arte.

Oraindik gogoratzen dugu antolatzeko behar genuen babes guztia jaso genuen eguna, gure lehen edizioa gure bizitzako egun zoriontsuenetako bat izan zen.
Taldea osatzea izan zen errazena, bizitzak batzuk besteen aurrean jarri gaitu kasualitateak edo kausalitateak, hori ez dugu hain argi.

Dena dela, hemen atzean jende zintzoa duzu, arima egiten duen horretan jartzen duena eta bihotz osoa jarri dugu jaialdi hau aurrera ateratzeko.

Kontatzea ez da gauza berezi bat, baina bizitzea bai……. Koba Liven itxaroten zaitugu.

Lanari ekitean, argi daukagu edizio bakoitzean agindu bat bete nahi dugula:

Benetako metala arnastu, bizi eta esperimentatu dezazula.

Eta gure inguruak horretarako aukera ematen digu.

KOBA Liven funtsa Anbotoko gailurra da eta, zehazkiago, Mariren koba.

Haitzulo horretan Mari eta Sugaar bizi izan ziren, erdi herensuge erdi gizaki eta Mariren ezkontidea, euskal mitologiako jainkosa.

Talde bat eszenatokira igotzen den bakoitzean, Mari eta Sugaar atzean egongo dira, beren kobazuloan, abesti bakoitza, melodia bakoitza, ahots bakoitza zurekin partekatuz.

Jainkoak, mitologia, natura eta metal musika; nahasketa leherkorra, esperientzia paregabea esperimentatuko duzuna, jaialdi bat baino askoz gehiago.

Hemen, Abadiñon, Koba Familiy osoa duzu zain, eta Mari jainkosa bera bere suzko gurdian igota, bere ilea leize sarreran orrazten.

Bazatoz?

Begiratu dokumental txiki honi eta ikusi Koba Liveri buruzko guztia.

Harpidetu zaitez gure newsletterrera eta jakin ezazu inork baino lehen Koba Liveri buruzko nobedadeen berri.

Menua