Ohiko galderak.

G: Non egingo da KOBA Live jaialdia?

E: KOBA Live (Abadiño)  Matienako eskolen instalazioetan ospatuko da. Hemen ikus dezakezu jaialdiaren kokapena. Webgunearen menutik ere sar zaitezke kokalekura.

G: Noiz egingo da KOBA Live jaialdia?

E: KOBA Live jaialdiaren lehen edizioa 2022ko ekainaren 25ean egingo da.

G: Nola joan naiteke KOBA Live jaialdira?

E: KOBA Live Matienan ospatzen da, Abadiñoko auzo bat eskualdeko herriekin oso ondo komunikatuta dagoena. Trenez, autobusez eta, jakina, zeure autoan joan zaitezke. Trenaren eta autobusaren geltokiak jaialdiaren esparrutik oso gertu daude. Autoz joaten bazara, ez duzu aparkatzeko arazorik izango. Jaialdia ospatuko den gunearen inguruan doako aparkaleku ugariak daude.

G: Minusbaliotasuna dut, gurpil-aulkian sar al naiteke esparrura?

E: Bai, esparrurako sarbidea gurpil-aulkian inolako arazorik gabe sartu ahal izateko prestatuta dago.

G: Non lor ditzaket jaialdia ikusteko sarrerak?

E: KOBA Live jaialdiaren lehen (2022 urtea) eta bigarren (2023 urtea) edizioa guztiz doakoa da, ez da inongo sarrera motarik behar esparrura sartu eta jaialdiaz gozatu ahal izateko.

G: Non eros dezaket KOBA Liveko merchandisea?

E: Orrialde honetan eskuragarri dauden artikuluak eta saltokiak ikus ditzakezu ekitaldia ospatu aurretik. Jaialdiaren kokalekuan ere erosi ahal izango dituzu produktuak stand ofizialean, jaialdia egiten den egunean bertan.

G: Non jan eta lo egin dezaket jaialdiaren egunean?

E: Abadiñoko auzoek jatetxe eta taberna ugari dituzte jateko. Lo egiteko, Matiena auzoak (festibala bertan egiten da) pentsioak, hotelak eta landetxeak ditu, jaialdia amaitzean gaua eroso igarotzeko, lekuz aldatu beharrik gabe.

G: Lagundu nahi dut. Zer egin dezaket?

E: Batez ere, jaialdira joan. Horrez gain, merchandisearen artikuluren bat ere eros dezakezu, etorkizuneko edizioak egiten jarraitzeko eta jaialdia gero eta handiagoa eta garrantzitsuagoa izan dadin tokiko eta nazioko metalaren eszenan. Lankidetza garrantzitsuagoren bat egin nahi baduzu edo elkarlan proposamen bat baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honetan: info@koba-live.com

G: Musika talde bat daukat eta KOBA Live jaialdian parte hartu nahi dut. Zer egin dezaket?

E: Jar zaitez gurekin harremanetan. Horretarako, mezu elektroniko bat dugu zure taldeari buruzko informazioa bidaltzeko eta zure interesak azaltzeko. Hona hemen posta elektronikoa: koba@koba-live.com

Menua