Guri buruz_old

Sugaar Musika Elkartea , metal musikaren inguruko zaletu talde batek sortutako kultur elkarte bat da , Durangaldean hasi eta Euskal Herri guztira musika mota hori zabaltzeko asmoz sortua. Bidai hau gurekin egitea nahiko zenuke?

Horretarako, KOBA Live izeneko musika jaialdia sortu dugu.

KOBA Live jaialdiaren logoa Anbotoko gailurrean oinarrituta dago eta, zehatzago, Mari jainkosaren koban eta bere bikote den Sugaar-en. Beheko irudian ikus dezakezu.

Gure asmoa abentura hau abentura iragankorra ez izatea da, baizik eta txikitasunetik hazten joatea. Euskal Herri mailako jaialdi bat lortzea dugu helburu, historikoki inguru honetako musika sentimenduari eta kulturari dagokienarekin bat datorrena. Bertako taldeei babesa eta laguntza ematea bilatuko dugu uneoro,  eszena metaleroa, nazionala zein nazioartekoa, bistatik galdu gabe.

Zuen ondoan hazten joatea nahi dugu!!!

Menua